2023/09/19

Ikastaroa "Sexualidad infantil". Córdoba. 2024ko urtarrilak 13-14

Sexualidad infantil
¡2 ikastaro 1ean!
2024ko urtarrilak 13-14
Córdoba
Sala Pop Up. Av. Ronda de los Tejares, 19. sótano, Pasaje Cafetería Milán. Mapan ikusi.
Izen-emateak: zoilo.sexologia@gmail.com

 


 

Ikastaroa "Sexualidad infantil". Madrid. 2023ko abenduak 2-3

Sexualidad infantil
¡2 ikastaro 1ean!
2023ko abenduak 2-3
Madrid

La Estrella del Pez Luna. Avda. Casa Quemada 5. Mapan ikusi
Izen-emateak
hemen

 

Taller de Ternura (espainieraz). Camarenilla (Toledo). 2023ko urriak 20-22

Casa El Prado. Camarenilla (Toledo)
2023ko urriak 20-22

Informazioa eta izen-emateak
emekiternura@gmail.com






Samurtasun Tailerra (euskaraz). Gaintza (Nafarroa). Irailak 30 - urriak 1

Irailak 30 - urriak 1
Sortetxea. Gaintza (Nafarroa)

euskaraz 🤍💚❤️
Informazioa eta izen-emateak:  info@sortetxea.eus
Bidelaguna: Aingeru Mayor

 

 

Samurtasun Tailerra. Zure sexualitatera hurbilpena

Sexualitatea, erotika eta maitatzeko artea lantzeko hazkunde pertsonalerako bizipen tailerra. Konfiantza, lasaitasuna eta segurtasuna ahalbidetzeko gune bat prestatzen dugu, non norberak, bere erritmora eta bere biografiaren arabera, norbere ikerketa egin dezakeen, hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa. 

Geure geografietako bazterrak esploratzeko eta biderako argiak eta argirako bideak deskubritzeko gonbidapena: subjektu sexuatuak garela; sexualitatea potentzial bat, balio bat, gure ongizaterako giltza dela; izaki eskaintzaileak garela; zu eta biok banatzen gaituen amildegia zeharkatzeko samurtasuna dela bidea. Bidaia bat. Helmugarik gabea. Norberaren barnerakoa. Elkarri begiratzeko eta elkar ikusteko bidaia. Izan ahal izateko bidaia.

Denbora eta espazioa zuretzat.



2023/07/26

🌱 Ternura 🌱 Proiektu musikal eta poetikoa

🌱Ternura🌱 Proiektu musikal eta poetikoa da, Aingeru Mayorrek eta Gustavo Olmedok Samurtasun Tailerretan (Emeki) aurkitu eta elkarrekin jolastu eta sortzea erabakitzen dutenean elkartzetik sortzen dena, musikaren bidez publikoari Samurtasunaren gakoetako batzuk hurbiltzeko: norberaren izatearekiko konexioa, geure gorputzen edertasuna, plazerak garamatzan ongi-izatea, elkartzeko gaitasuna... Ez hainbeste ideia moduan transmitituz, baizik eta sentsazio, melodia, emozio, erritmo... gisa. Gizakiengan dagoen ederrenetik abiatuta edertasuna sortuz, samurtasunetik, Carlos Menendezek honela definitzen zuena: “samurtasuna da ni zuretzat garrantzitsua izateko gaitasuna, zu niretzat garrantzitsua zarelako."


Haien kantuen aurkezpena zuzeneko emanaldietan ez da ohiko kontzertu bat, proposamen eszeniko integral bat baizik, non musika azalarekin entzun ahal izango dugun, gure bihotzaren erritmoan durundarazi, begiak itxi eta geure edertasuna deskubritu. Elkarren eskuetatik heldu eta elkartzearen handitasuna sentitu, gure gizatasuna gogorarazten digun laztan eta besarkada batean bildu. Bidaia emozionala. Atximur bat gure tripetan. Oraina oparituko digun arnasa. Taupada bat beste hainbat taupadekin batera...

Zuzeneko estreinaldia: irailaren 3an, Luz del Sur jaialdian (San José del Valle, Cádiz)
🌿 IV Ecstatic Arts Festival
📅 Abuztuaren 28tik irailaren 3ra
📍 San José del Valle, Cadiz
🎫 Sarrerak salgai hemen: https://www.luzdelsur.es


2022/06/03

Tu esencia. Carlos Menéndez-en omenezko kanta

2001eko azaroaren 20an, duela 20 urte, Carlos Menendezek utzi egin gintuen. Eta asko utziz utzi gintuen...

Bihotza hautsita eta begiak malkoz beteta, Olatz Marcosek musika jarri zien Aingeru Mayorrek idatzitako bertso batzuei. Eta abesti hura Artean (Bizkaia), 2002ko otsailaren 22an, hil eta hiru hilabetera, bere jaiotzaren urteurrenean, ospatu zen Carlosi egindako agurrean abestu zuten.

20 urte geroago, gure bihotzetan zabaldu zen arrakala hartan, isuritako malkoek eta bizitako irribarre guztiek ureztaturik, hazi eta loratu egin dira Carlosek oparitu zizkigun haziak, samurtasunaren haziak. Samurtasun hori ez dago soilik Carlos ezagutu genuenon azalean eta bizitzetan, baizik eta laztan, begirada, besarkada, eta partekatutako samurtasun une bakoitzean hedatzen joan dira larru berrietara, beste bizitza batzuetara, bihotz gehiagotara....

Bidaia honetan, 20 urte hauetan bizitako guztiarekin, Aingeru Mayor eta Gustavo Olmedo musikari, musika-ekoizle eta nabigazio samurren bidelagunare arteko elkartzeak sinergia berri bat sortzen du, eta, lehen urrats gisa, Olatz Marcosek konposatu zuen kantua erreskatatzea, letra eta melodia zaharberritzea eta eguneratzea erabakitzen dute, eta kantu-omenaldi eder hau berrsortzea, Tu esencia, Miriam Jaenen ahotsak hegan eginarazten duena, eta bideoklip bat, abestiari forma bisuala ematen diona, non Carlos ezagutu zutenek eta baita bera zuzenean ezagutu ez baina Carlosek utzitako samurtasunaren oparia jaso dutenek parte hartzen duten.

2021eko azaroaren 20an estreinatu genuen abestia eta bideoklipa, Carlosek utzi eta 20 urtera... hainbeste utzita...


Tu esencia

Cierro los ojos y siento
que hoy no es ayer ni es mañana,
que ya no estás a mi lado
y una lágrima me sangra.

Esta lágrima riega la tierra
que cultivamos,
tu recuerdo es ya semilla
de un futuro más humano.

Contigo aprendimos tanto,
aprendimos a querernos,
y a convertir cada instante
en un presente eterno…
...presente eterno

Ayer tuvimos tu presencia,
hoy tenemos tu esencia.

//No hay más mundo que el mío, el mundo nace conmigo y muere conmigo.
Luego el mundo soy yo, y si soy yo el mundo, yo soy la felicidad.
Cuando yo soy lo más importante y yo soy la felicidad, y quiero a alguien, le hago la vida feliz,
porque yo disfruto con el placer del otro, porque es lo que a mí me da felicidad.//

Tus raíces, tus palabras
nos abrieron mil senderos
y una brújula nos diste
para nunca más perdernos.

Y así vamos, caminando,
con un nuevo sentimiento
ya no estás a nuestro lado
ahora te llevamos dentro.

Contigo aprendimos tanto,
aprendimos a querernos,
y a convertir cada instante
en un presente eterno…
...presente tierno

Ayer tuvimos tu presencia,
hoy tenemos tu esencia.

Contigo he aprendido tanto
a romper las armaduras,
a mostrame vulnerable
y a volar sin ataduras…
des-nudarme y aceptarme,
des-cubrir nuestra hermosura,
mirarme en tu espejo y verme,
todo un viaje, una aventura,
hacer del encuentro un juego
sin guion ni partitura,
inventarme nuevos caminos,
sumergirme en la ternura...

Zure sustraiak, zure argia,   
samurtasuna…                
Haizeari esan diot
maite zaitugula.

Ayer tu presencia,
hoy tu esencia.
...sustraia...  

 

Tu esencia
Carlos Menéndez-en omenezko kanta  (22/02/1945-20/11/2001, Bizkaia)
Hitzak: Aingeru Mayor
Musika: Olatz Marcos y Gustavo Olmedo
Ekoizlea: Gustavo Olmedo
Ahotsa: Miriam Jaén
Kitarra: Sergio Gallardo
BAxua: Gustavo Olmedo
Biolontxeloa: Ángel Morilla
Perkusioa: Agustín Henke
Bideoklipal: Aingeru Mayor eta Gustavo Olmedo
Eskerrik asko bideoaren grabazioan begirada, irribarrea, azala, laztanak eta samurtasuna jarri duzuenei.
2021eko urria eta azaroa bitartean grabatu zen Boloniako (Cadiz) La Semillan, Sevillako Bollullos de la Mitcion-eko Tolteca Espazioan eta Arteako (Bizkaia) Rosa eta Keparen etxean. Eskerrik asko zuen etxeetako ateak zabaltzeagatik grabazioa egiteko.

2021/05/14

Gorputzak, plazerak eta desirak: zer gertatzen da umeak ditugunean?

Aingeru Mayor
(Bertol Arrietak euskaratua)
2020-02-06an argitaratuta


Agian hasi beharko genuke esanez, jendarte honetan, nola desira, hala gorputz atsegingarria, gaitzetsita daudela biak ala biak. Ukatu egiten dira, ez soilik haurdunaldi eta haurren haziera garaian, baita gure bizitzako beste edozein unetan ere. Zergatik? Hau litzateke hipotesi bat: ordena soziala inposatzea askoz errazagoa da pertsona ez-atsegingarriz, gozamenerako mutilatutako gorputzez, une oro asegabe dauden izakiz osaturiko jendarte batean. Zeren, gozamenarekin konektaturiko izakiak bagina, ez dut nik hain argi logika produktiboen esklabotzari men egingo ote genion, gaur egun egiten ari garen moduan.

Baina, honen guztiaren zergatiaz harago, beste honi buruz hausnartzea interesatzen zait niri: zein dira gure erotika, gure sexualitatea eta gure gorputzaren bizipenak hain modu lazgarrian baldintzatzen ari diren elementuak?

2019/07/18

Haur transexualitatearen ulermen eta bidelaguntzean aurrerapausuak

"Avances en la comprensión y el acompañamiento de la transexualidad infantil"
Aingeru Mayor.
“Manual integrador hacia la despatologización de las identidades trans” liburuaren atala.
Akadia argitaletxea. Argentina. 2018.

Testu honek era ulergarrian azaltzen ditu autoreak azken urteotan haur-transexualitateari buruz bildutako ezagutza eta hausnarketak.
Senideei nahiz zenbait alorretako profesionalei (hezkuntza, psikologia, pediatria…) dago bideratuta, errealitate honetan lagundu nahi dutenei bidea argitze aldera.

Jaitsi testua (PDF – 936 KB)

2018/05/03

"Dale a tu criatura 100 posibilidades en lugar de 2" liburuaren prologoa

Hona hemen Sueziako Kristina Henkel-ek eta Marie Tomicica-k idatzita eta espainieraz GatoSueco argitaletxeak argitaratutako "Dale a tu criatura 100 posibilidades en lugar de 2" liburuaren prologoa, Aingeru Mayorrek idatzita


Prólogo

¿Por qué si eres niña has de ser una princesa y si eres niño un campeón?

En nuestra sociedad se espera de las niñas que jueguen con muñecas y cocinitas, que sean atentas y educadas, que no griten mucho, que usen lindos vestidos (¡y que no los ensucien!), que se pongan guapas, que sean rosas... Y de los niños se espera que jueguen a súper-heroes, que les guste el fútbol, que sean valientes, que no lloren “como si fuesen niñas”, que sean azules...

Esas expectativas se convierten en imposiciones, la mayoría de las veces en formas tan sutiles que ni nos damos cuenta, y funcionan como una apisonadora: aplastando las diferencias. Esa maquinaria la alimentamos cada una y cada uno de nosotros, en multitud de pequeños gestos cotidianos. Porque la sociedad no es un ente abstracto: somos todas y todos nosotros.

Esa apisonadora pasa por encima de un hecho universal: como sujetos sexuados que somos, todas y todos tenemos rasgos femeninos y masculinos. Y, no nos confundamos, “femenino” y “masculino” hacen referencia a aquellos rasgos que se dan con más frecuencia en un sexo que en el otro, y no a rasgos propios de un sexo o del otro, puesto que no existen rasgos exclusivos de los hombres, ni de las mujeres: todos los caracteres sexuales, todos, son compartibles y se dan, en diferente medida, tanto en ellas como en ellos.

Muchas niñas llevan el pelo largo, y algunos niños también. A muchos niños les gusta jugar a fútbol, y también hay niñas a las que les encanta, y niños a los que no. Los chicos suelen tener la voz más grave que las chicas, pero hay chicas que la tienen mucho más grave que la mayoría de los chicos. La mayoría de las niñas tienen vulva y la mayoría de los niños tienen pene, si; y también hay niñas con pene y niños con vulva. Y no olvidemos que hay niñas y niños cuyos genitales no se parecen ni a un pene ni a una vulva, o que se parecen a ambos; e incluso quienes no tienen genitales. Y que hay niñas con cromosomas XY y niños con cromosomas XXY. Y también quien no se siente ni niña ni niño. Incluso hay niñas que usan pantalones (hace 100 años no las verías por la calle) y niños a los que les encantan los vestidos y las diademas (y que a día de hoy por la calle apenas verás).

En esta sociedad, a aquello que se da más habitualmente se le dice lo normal. Y ¡cuidado!, porque, como por arte de magia, convertimos lo normal en la norma. Es decir, lo que suele ser en lo que debe ser. Castigando a quienes se salen de la norma, a quienes en algún rasgo no son como la mayoría... haciéndoles sufrir por ello. Y hagámonos cargo que si hablamos de lo normal, entonces damos por bueno que existe lo anormal...

Caminar hacia la igualdad de derechos y de oportunidades sólo tendrá sentido si a la vez ponemos en valor y cultivamos la diversidad. Es importante que no equivoquemos luchar contra las imposiciones de género, con negar la existencia de niñas y niños, con negar la existencia de rasgos que observamos más frecuentemente en uno que en otro sexo... porque justamente esto es la diversidad sexual: la diversidad generada por el sexo, por los sexos.

La diversidad es uno de nuestros valores más valiosos. Ante esa apisonadora que pretende conseguir que los niños sean de una manera y las niñas de otra, que pretende hacerles iguales, a ellas por un lado y a ellos por otro, hagamos espacio al arco iris de la diversidad sexual: que cada niña, que cada niño pueda ser quien es, que pueda ser como es, expresarse como le gusta, desarrollando sus gustos y sus intereses, en masculino y en femenino, extendiendo sus alas en todo su esplendor... Y así poder volar.

Dale a tu peque cientos de opciones, todas las opciones, para que tenga así la opción de ser quien es. La opción de ser.

Aingeru Mayor
(padre de dos niñas, sexólogo y autor del libro “Niñas y niños”)

2015/05/26

Berria egunkarian elkarrizketa: "Haurrei ez dizkiegu ezta genitalen izenak ere irakasten"

"Haurrei ez dizkiegu ezta genitalen izenak ere irakasten

 (Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa)

Sexualitatea, erotika, plazera eta halako kontzeptuak erabat ilunak direla salatu du Mayorrek, eta horrek norberaren gorputz eta plazerarekiko ezjakintasuna baino ez dakarrela.

Gurasoen eta haurren sexualitatea. Hori landu zuen Aingeru Mayor (Donostia, 1972) sexologoak Hondarribian (Gipuzkoa) larunbatean emandako tailerrean. Haren arabera, haurrekin sexualitateaz aritzea garrantzitsua litzateke, gastronomiaz edota biologiaz mintzatzen zaien bezala. «Haurrei ez dizkiegu ezta genitalen izenak ere irakasten». Hala ere, sexualitateari dagokionez, ona da gurasoak haurren heziketaz arduratzea, baina gurasoek euren burua begiratzera animatzen ditu. Plazerarekin eta erotikarekin gustura biziz zoriontsuagoak izango baitira, eta hori haurrei transmitituko dietelako.

Maiz erabiltzen den hitza da sexualitatea. Ondo erabiltzen al da? Nola definituko zenuke? 
Sexualitatea da bakoitzak bere sexua nola bizi duen. Hau da, bakoitzak nola bizi duen bere gizon edo emakume izate hori. Sexualitatea, niretzat, ez da ugalketaren sinonimoa, ez genitalena, ezta larrua jotzearena ere, komunikabideetan agertzen den bezala.

2013/02/04

Elkarrizketa Hirinet Euskaldunon Atarian

Hirinet Euskaldunon Atarian argitaratutako elkarrizketa Gasteizen 2013ko otsailean egin beharreko ikastaroa eta tailerraren harira:

"Gurasook askotan umeen sexualitateaz kezkatzen gara, eta agian zentzudunagoa litzateke geureaz arduratzea" 

Basotxo elkarteak, Emeki proiektuaren eskutik, proposamen bikoitza dakar otsailean. Batetik, ‘Umeen sexualitatetik geure sexualitatera’ ikastaroa, otsailaren 3an, eta bestetik, ‘Samurtasun Tailerra  Zure sexualitatera hurbilpena’, otsailaren 16an eta 17an. Gasteiztik oso gertu (Monasterioguren) izango da, euskaraz eta gaian adituak diren Aingeru Mayor eta Olatz Marcos sexologoekin. Bi ekintza hauetan jorratuko diren gaiei hurbilpena egin nahian, Emeki proiektua osatzen duen bikote honekin solas egin du Hirinetek.

Zer aurkituko dute parte-hartzaileek Gasteizera ekarriko dituzuen bi proposamen hauetan?
Ikastaroa proposamen teoriko bat da ulertzen saiatzeko umeen sexualitatearen garapena, elkarrekin hausnartzeko gurasoek umeen sexualitatearen aurrean nola joka dezakegun eta jabetzeko horretan zein garrantzitsua den guk nola bizi dugun gure sexualitatea eta gure erotika. Gurasook askotan umeen sexualitateaz kezkatzen gara, eta agian zentzudunagoa litzateke geure sexualitateaz arduratzea.
Samurtasun-tailerra, berriz, bizipenetan oinarritutako proposamen bat da, hazkunde pertsonalerako, hazkunde erotikorako laborategia. Bertan norberaren sexualitatearen esploraziorako aukera ematen dugu, samurtasunaren bizipenean sakonduz.

2012/06/11

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Euskadi Irratiko Ilargipean irratsaioaren barruan elkarrizketa bat egin ziguten. Bertan sexualitatearen eta samuratsunaren ingurulo gure hausnarketa eta lanari buruz aritu ginen.
Entzun ahal diguzue irratsaioaren 24. minututik aurrera.

2012/02/23

Kopularen inposaketatik desira propioen esploraziora

Aingeru Mayor-ek 2012ko Urtarrilaren 27an Bilboko Ama aretoan emandako "De la imposición de la cópula a la exploración de los deseos propios" izeneko hitzaldiaren audioa duzue entzungai:


"De la imposición de la cópula a la exploración de los propios deseos"

2011/10/03

"La sexualidad: una alternativa". Carlos Menéndez

Carlos Menéndez-ek 2000.ko Urtarrilaren 14ean, "La Bolsa" eraikinean (Bilbo), eskainitako "La sexualidad: una alternativa" hitzaldiaren transkripzioa. 

Cuando analizábamos en la primera parte del ciclo “La mujer una alternativa” los potenciales femeninos, citábamos como una de las grandes capacidades a tener en cuenta, el potencial intelectual que la mujer tiene. Quedaba claro que era un potencial que hasta ahora no se había valorado. Pero si analizamos con detenimiento este potencial, nos encontramos con que esto, puede llegar a ser un impedimento para que la mujer entre en la ternura. No por que no sea inteligente, sino porque la inteligencia que la mujer esta utilizando es una copia de la masculina. No es la esencia de la femenina, y esto es algo que se debe recuperar. De todas formas no podemos entender ese código intelectual aislándolo de la sociedad en la que estamos. Una sociedad patriarcalista, que dirían algunos, o machista pura que dirían otros. Nosotros diríamos mucho más; una sociedad potenciada por el macho que es el débil, para someter a un grupo mayoritario como es el femenino. Algo que desde el punto de vista social, si tiene su importancia, porque pretender, como hemos pretendido, tener al margen a la mujer durante tantos periodos de la historia, nos ha traído cómo consecuencia la sociedad en que hoy estamos viviendo.

2011/09/28

Turistak, bidaiariak eta ibiltariak

Turistak izan gaitezke, esan dieten lekura iristeko irrikitan daudenak. Esaten digute badaudela lehen mailako helmugak, eta beste batzuk bigarren mailakoak. Beste guztiak ez zaizkigu axola.
Lortutako helburu berri guztiak haien koadernatxoetan apuntatzen dituzten turistak. Argazkiak ateratzen dituzte, ondoren guztiei froga gisa erakusteko. Eta bere kontuak egiten dituzte, eta kontatzen dituzte, eta zenbatu ere bai.

Bidaiariak izan gaitezke, zanpatu gabeko lurraldeak esploratzen dituztenak, ezarritako ibilbideak ibili beharrean, ibilbide berriak sortzen dituztenak, beren intuizioei jarraitzen dietenak. Nahiz eta batzuetan, lurralde arrotzetan, zaila izaten da lasai sentitzea, seguru, norbera den bezalakoa izan ahal izateko.
Ezezaguna deskubritzean gozatzen duten bidaiariak. Gozatzen dutenak, agian, ezezaguna menderatzeagatik.

Ibiltariak izan gaitezke, presarik gabe, lurralde hurbil eta familiarretatik ibiltzen direnak. Dagoeneko ezagunak diren lurraldeetatik.
Ibiltzeagatik gozatzen duten ibiltariak, bere bidexketan topatutako detaile xumeengatik harritu egiten direnak: lore bat zabaltzen, tximeleta bat jirabiraka, ilargiaren distira erreka batean, kakalardoa bat simaur pilotatxoa pirritan eramaten. Bide berriak asmatzen dituzten ibiltariak, egunero paisaia ezagun horietan aurkitzen dituzten ñabardura berriaekin emzionatu egiten diren ibiltariak.
Egunero bidea berria delako.
Eta baita ibiltaria ere.

Efigebnio Amezúa eta giza sexu izatea

Efigebnio Amezúa-ri egindako elkarrizketa hau zuekin konpartitu nahi dugu. Bertan giza sexu izateari buruzko oinarrizko zenbait idei laburki aurkezten ditu.



Efigenio Amezúa Incisex-eko zuzendaria izateaz gain, ikerlaria, pentsalaria eta maisu handi bat da.

Esteka honetan berak idatzitako zenbait testu aurkitzen dira, giza sexu izatearen mapatik mugitzeko interes handikoak.

(Jarraitu irakurtzen bideoaren bigarren zatia ikusteko)

2010/03/09

Carlos Menéndez-en "Sexualidad y ternura" hitzaldiaren transkripzioa

1990.ko abenduan,  Carlos Menéndez-ek hitzaldi bat eskeini zien adimen desgaitasuna duten pertsonen guraso eta hezitzaileei, bertan bere diskurtsoaren parte handi bat jasoaz.

Hitzaldi haren transkripzioa Sustraia Informazio Buletinaren 5. alean argitaratu zen 2002.ko apirilean, eta hemen plazaratu nahi izan dugu ere, testu horrek duen interes handiagatik.

2010/02/19

Samurtasun Tailerra. Zure sexualitatera hurbilpena

Samurtasun Tailerra gonbidapen bat da jabetzeko izaki sexuatuak garela, sexualitatea gure gaitasun bat dela, balore bat, gure ongizaterako giltza dela; izaki eskaintzaileak garela eta bestearekin elkartzera samurtasunaren bidez iristen dela.

Tailerrean konfiantza eta segurtasunezko gune bat sortzen dugu, judiziorik gabekoa, non pertsona bakoitza, bere erritmora eta bere biografiaren arabera, ikerketa propioa burutu dezakeen hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa.

Horretarako hainbat jolas eta dinamika proposatzen ditugu. Mugimenduak, erlaxazioak eta automasajeak gorputza sentitzeko eta gorputzaz kontzientzia hartzeko bidea ematen digute. Elkartze-jolasetan bestearekin komunikazioa esploratzen dugu: eskatu eta eman, eskaini eta jaso... Ikaspena beti baikortasunetik abiatuta.

Zeuretzako tarte eta gune bat.

“Sexualitatea atsegingarri izateko gaitasuna da, eta komunikatzeko bide bat, samurtasuna izanik bere adierazpide gorena; 
eta samurtasuna da zuretzat garrantzitsua izateko gaitasuna, 
zu niretzat  garrantzitsua zarelako.”  
Carlos Menéndez